Torikak: espezifikoak astigmatismorako.
Gaur egun, kasu hauetan ez daukagu ukipen lenteak egokitzeko inongo arazorik. Lortutako ikusmena, betaurrekoena bezain ona izango da.
Multifokalak: urrunetik eta hurbiletik ikusteko lenteak. Hauen egokitzapenak lan gehiago eskatzen du, baina emaitzak harrigarriak dira.
Kosmetikoak: begien kolorea aldatzeko edo intentsifikatzeko ukipen lenteak dira. Kolore eskaintza zabala daukagu. Graduatuak ere izan daitezke.