Optica Goen, salud visual

Ikus osasuna

Goen optikawww.goenoptika.com

Ikus-higienea

Ikusmen arazoak zuzentzen laguntzen dituzten ikus-higiene arau batzuk egon badaude. Nahiz eta guztiz konpondu ez, ikus-nekea gutxiagotzen laguntzen dute eta begien errendimendua hobetzen ere bai.

  • Zuzen, ongi jesartzea, bizkarra zuzen eta oinak lurrean ezarrita.
  • Irakurketarako distantzia ez da laburregia izan behar. Distantzia egokiena, gutxi gorabehera, ukondotik lehen falangerartekoa da.
  • Laneko mahaia, ahal bada, leiho baten aurrean kokatu behar da, noizean behin urrunera begiratu ahal izateko.
  • Telebistari dagokionez, distirak ekiditu behar dira, ez da inoiz ere argia itzalita ikusi behar. Ez da hurbiletik ikusi behar, ezta lurrean etzanda ere.
  • Irakurtzerakoan, letrak ez dira buruaren mugimenduarekin lagunduta jarraitu behar, begiak soilik mugituz baizik. Hau, ikusmen arazo baten seinale izan daiteke.
  • Luzaroan zerbait gertutik ikusten ari bagara, gelditu, burua gora eta aldatu jarrera.
  • Erabat gomendagarriak dira mendira edo eremu zabaletara irteerak egitea.