Goen Optika
Goen Kalea, 9
20240 Ordizia, Guipuzkoa
Tel:
943... ikusi telefonoa
goenoptika@gmail.com
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
10:00-13:00
17:00-20:00
Larunbata:
10:00-13:00
Azterketa honen bidez, soinuak entzuteko ahalmena aztertzen dugu eta gerta daitezkeen entzumen-galerak diagnostikatzen dira. Proba audiometrikoen emaitzak dagokion audiograman adierazten dira.
Audiograma, proba audiometrikoan jasotako emaitzen adierazpen grafikoa da.
Audiometria tonalaren bitartez (aire- eta hezur-bidez), entzumen-sistemaren funtzionamendua azter dezakegu. Proba honen bidez,, soinuaren transmisioan edo nerbio-sisteman dagoen entzumen-arazoaren sorrera zehaztu daiteke eta honek, irtenbiderik egokiena emateko laguntzen digu.
Audiometria tonala, aho-audiometriarekin osatzen da; honen bitartez, mintzamen-arazoak antzeman daitezke.
Audiometriaren emaitzen arabera, entzumen-ahalmen ona edo entzumen-galera diagnostikatu daiteke. Galera hau arina, tartekoa, latza eta sakona izan daiteke.
Galeraren bat antzeman ezkero, gure audioprotesistak zure entzumen-arazoa konpentzeko irtenbiderik onena eskeiniko dizu. Era honetan, zure eguneroko bizitza nabariki hobetuko da.